Aiora Sedano, Aitor Fernandino eta Iosu Florentino aktore eta sortzaileek, hainbat urtetan konpainia ezberdinetan lan egin eta gero, 2016an, gure bideak elkartu genituen Anodino Teatroa sortzeko asmo argi batekin: euskarazko komediak egitea.
2016. urtean ZERURA ERORIA aretoko ikuskizuna estreinatu genuen Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean eta kritika onek bide horretan jarraitzera animatu gintuen.
Urte horretan bertan MALDA TA ZORROTZ haurrentzako antzezlan laburra
estreinatu genuen. .
2017an ERBESTE, saihets baten aldarrikapena estrenatu genuen Donostiako Poltsiko Antzerkia saria irabazi eta gero.
Urte berean SCHORODINGER-en KATUA antzezlan laburra estrenatu genuen eta Alex Angulo sormen onenari saria irabazi genuen Pabilioi 6ko Antzerki Arina jardunaldietan.
2019an ZOM2 antzezlan laburra aurkeztu genuen, espekulazioaren gaiari buelta emanez, Patricia Urrutia eta Aitor Fernandinorekin.
2022. urtean Café Bar Bilbao saria irabazitako Mikel Fernandinoren DEUS EX TWINGO antzezlan laburra aurkeztu genuen Aiora Sedano eta Aitor Fernandino aktoreek.
“Antzerkigintza berriak” bekan parte hartu eta gero OBSOLETUS estrenatu genuen 2023. urtean, langile borroken inguruko hausnarketa komikoa, Eusko Jaurlaritza eta Getxo Kulturak babestuta.
MAMUAK EZAGUTZERA JOAN ZEN UMEA antzezlanarekin, 2024koa, beldurren munduan murgiltzen gara, txontxongiloen eta zuzeneko musikaren laguntzarekin gure lehenengo ikuskizun familiar hau eraikitzeko.
Aiora Sedano García
12 urterekin Bonbolinak izeneko talde amateurrean hasi zen eta 2003an aktore onenari Electra saria irabazi zuen.
BAI (Bizkaiko Antzerki Ikastegia) eskolan ikasi zuen interpretazioa 2000-2004 urte bitartean eta bukatu aurretik Kukubiltxo antzerki taldean hasi zen lanean.
Geroztik ikasten jarraitu du antzerkia,zinema, musika eta dantza bezalako diziplinatan. Hainbat konpainiatan egin du lan: ATX teatroa, Marie de Jongh, Benetan Be, Pabellón 6, Teatro Arriaga, Hortzmuga, Anodino Teatroa, Plataforma Tirante, Glu glu…
Azken 5 urteotan ahotsa jarri du hainbat proiektutan, euskaraz zein gazteleraz, iragarki eta dokumentalentzako eta ikusentzuneko formatoan hainbat paper.
Aitor Fernandino Hernández
Getxoko Antzerki Eskolan diplomatuta 2003. urtean. Geroztik Euskal Herriko antzerki talde ezberdinekin lan egin du, Hala nola, Ados Teatroa, Porpol Teatro, Deabru Beltzak edo Txalo . Catalunyiako La Baldufa taldean eta Erre- Maskaradaren ekoizpenetan ere lan egin du azken urteotan.
Zineman eta telebistan ere trebatuta, EITB-ko Ihesaldia telesaian parte hartu du eta 80 egunean (Moriarti) edo El asesino de los caprichos (Gerardo Herrero) filmetan besteak beste.
2014. urtean Anodino Teatroa sortzen du beste kideekin batera eta lan ezberdinetan parte hartzen du aktore eta zuzendari bezela. 2015. urtean aktore onenaren saria lortu zuen P6-ren Antzerki Arina Jardunaldietan.