FORMATOA
Antzerki arina edo Mikroantzerkia.
Espazio anitzetara moldatzen gara.
NORI ZUZENDUTA
Ikuskizun familiarra da, beraz, 3 urtetik 99 urteetara.
HIZKUNTZA
Euskera
IRAUPENA
23 minutu
ESTRENALDIA
2016ko abenduan
GAIA
Malda ta Zorrotzek mundu berri bat sortzen dute elkartzen diren bakoitzean. Irudimena erabiliz bakarrik, errealitatea aldatu dezakete.
Baina batzutan irudimen horrek monstruak sortzen ditu… ausartentzako abentura beldurgarria.
ZER KONTATZEN DUGU?
Bi pertsonaia hauen irudimenarekin ikusten ez diren gauzak ikusiko ditugu, mugitu gabe leku ezberdinetara bidaiatuko dugu eta arazo ezberdinak konponduko ditugu gure armarik garrantzitsuenarekin: irudimena.
Aktoreen gaitasuna nahikoa izango da…eta ikuslegoaren irudimena, noski. Guztiok ditugun beldurrak buruan sortzen eta garatzen dira eta buruarekin bakarrik konpondu daitezke. Berdina gertatzen zaie gure protagonistei eta bide ezberdinak hartu beharko dituzte geldiarazten gaituzten ikarei aurre egiteko.
Malda ta Zorrotz umeentzako antzezlan dibertigarria da, dinamikoa eta irudimentsua.
FITXA ARTISTIKOA
AKTOREAK: Aiora Sedano eta Maite Fombedilla
TESTUA ETA ZUZENDARIA: Aitor Fernandino