Kartelean

Kartelean

Deus Ex Twingo

DEUS EX TWINGO 2022ko apirilean estrenatu zen Pabilio 6-ko Antzerki Arina Jardunaldien barruan. Euskerazko komedia laburra eta irudimentsua da, Deus ex Twingo, Anodino Teatroa-ren ildotik jarraituz. Edozein lekutan egiteko ekoiztua dago pieza hau. Mikel Fernandino-ren testuak 2022-ko Café Bar Bilbao saria jaso zuen euskerazko testu onenari.

SINOPSIA
Mirentxu eta Josetxuren arteko erlazioa gatazka txiki batzuekin hasi bazen ere, bigarren zitan gauzak hobeto doaz. Izan ere, Mirentxuk bere zaletasun sekretuena erakutsi nahi dio Josetxuri: estralurtarren begiztapena. Unibertsoaren egiaz eztabaidatzen duten bitartean, bien arteko maitasun jaioberri hau, ezinezkoa baino, komenigarriegia dela konturatuko dira. Maitasunari eta beste Objektu Hegalari Ezezagunei buruzko antzezlan bat.

KRITIKAK
“Taula gainean Aiora Sedano eta Aitor Fernandino egon dira, beren ofizioaren jabe, elkarlan gozoan eta bakoitzak bere pertsonaiari behar zituen ezaugarriak emanez. (…)gizon herabe eta ia patetikoa eta estralurtarrengan sinesten duen emakume grisa izan dira komedia arin baina ondo eraikiaren protagonistak, eta antzezle bien ofizioari esker geratu da leku onean euskarazko antzerkia.” Agus Perez. Berria-ko kritika 2022-04-20

“Esta es la historia de dos excéntricos que acaban unidos por el destino que mantienen una serie de diálogos delirantes en una divertida y simpática comedia, sostenida por dos actores y un autor, Mikel Fernandino, que se mueve en el terreno de los cuentos como pez en el agua o, lo que es lo mismo, como OVNI en el espacio.” Osvaldo del Valle. STZ digital.

ANODINO TEATROA
Eskarmentu handiko aktoreek sortua, 2015an, hainbat antzezlan sortu ditugu urte hauetan. “Zerura Eroria” komedia burugabea izan zen lehenengoa, kritika bikainak jaso zituena urtebete geroago. “Erbeste, edo saihets baten aldarrikapenak” -rekin Poltsiko Saria jaso genuen. Lau antzerki labur ekoiztu ditugu eta “Maitakale Borroka” (2015) eta “El Gato de Schorodinger” (2017) piezek Alex Angulo saria irabazi zuten antzezlan onenari.

Aktoreak

Aiora Sedano

Aitor Fernandino

Testua

Mikel Fernandino

Bideoa eta edizioa

Iñigo Cobo

Kartelaren diseinua

Juli Cabanillas

Argazkiak

Lucia Sáiz Báez

IRAUPENA

20 minutu

BEHAR TEKNIKOAK

4 x 3 metroko gutxieneko eszenatokia
Oinarrizko argiztapena.

Anodino Teatroa   |    677.24.14.14   |   657.72.45.52 | info@anodinoteatroa.com