SINOPSIA
Aurkitu beharreko erlikia galdu bat, konpontzeko dagoen musika-tresna eta hori gutzi ez balitz istripu baten ondorioz objetu guztiek bizia hartu dute ustekabeak sortaraziz… eta bakoitzaren mamuak esnatuz. Txontxongiloak, zuzeneko musika eta antzerkia batzen duen ausartentzako abentura.
Formatoa: Areto ikuskizuna
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 55 minutu
Publikoa: Familiarra
Estrenaldia: 2024ko Urriak 6, Getxoko Muxikebarri Aretoan.
ZERGATIK HITZ EGIN BELDURRARI BURUZ
Beldurrari buruzko antzezlan anitzak egin dira betidanik. Ez gara lehenak eta ez gara azkenak izango. Baina gure nahia ikuspuntua aldatzea da. Txikitan garatutako beldurrei buruz hitz egin nahi dugu, baina helduak garenean mantentzen direnak. Beldur horiek gure inkontzientean itsatsitako beldurrak dira, gure eguneroko bizitza egiterakoan lokarturikoak, baina usain, irudi edo ukimen batek beldur horiek esnatu ditzake.
Bizi esperientziari esker helduok erraminta ezberdinak irabazi ditugu eguneroko gatazkak konpontzeko baliogarriak direnak, baina nola egin diezaiokegu aurre txikitako beldurrak esnatzen direnean?
FITXA ARTISTIKOA
Aktoreak: Leire Orbe eta Maite Fombellida, Tomas Ruti (musikaria)
Zuzendaria: Aitor Fernandino
Musika konposizioa: Tomas Ruti
Txontxongiloen eraikuntza: Mikel Fernandino
Testua: Aitor Fernandino
Argiztapen disenatzailea: Javier Garcia “Kandela”
Jantziak: Soledad Carril
Ekoizpena: Anodino Teatroa