Kartelean

Kartelean

Obsoletus

LOKARTURIKO GANDHI-AK ETA USTEZKO TERRORISTEI BURUZKO KOMEDIA

SINOPSIA

Ione eta Eliasek 168 egun eta gero, lantegiaren ixtearekin sortutako protesta mantentzen duten bakarrak dira Baina itxialdia behea jota dago, guztiz ahulduta. Hori gutxi balitz, haien arteko erlazioa hautsita dago.
Txarli agertzen denean itxaropena dakar berriro. Hitzemateak lortu ditu azkenean, baina baldintza bat dago: lantegia utzi behar dute lehen bait lehen. Proposamen hau guztien artean eraikitako gezurrek etengabeko suntsiketa eragingo du.
Lokarturiko Gandhi-ak eta ustezko terroristei buruzko komedia bat.

Formatoa: Areto ikuskizuna

Hizkuntza: Euskera

Iraupena: 75 minutu

Publikoa: Gazte-Heldua

Estrenaldia: 2023-ko apirilak 28an estrenatuko da, Getxoko Muxikebarri Zentroan.

ZERGATIK OBSOLETUS?

Azkeneko gatazkei begirada azkar bat besterik ez dugu egin behar konturatzeko hedabideek, erantzule politikoek eta gatazkan erlazionatutako taldeek berehala erabiltzen dutela hitz hori, biolentzia, edozein gizarte mugimendu estigmatizatuz. Hitz bitan, indarkeria mota oro, nahiz eta intentsitate gutxikoa izan, zaharkitua bilakatu da, obsoletoa.
Gizartea ere, orokortze honen biktima izan da eta aldarrikapenak deuseztatzen ditu kaleratzen direnean, gatazka honen balantza zeharo desorekatuz.

Gure antzezlanean langile gatazka batean jartzen dugu ardatza eta botere galtze horretan. Langileak zaharkitutak daude , aurrez galdutako partida bat jokatzen ari dira.
Agian moduak ez daude zaharkitutak.
Agian zaharkituta dagoena aldarrikapenak izatea besterik ez da.
***
OBSOLETUS komedia bat da, komedia politiko bat. Gatazka bat kontatu nahi duena baina Anodino Teatroaren sena galdu gabe, euskerazko komedia bat, lotsagabea eta ausarta.

FITXA TEKNIKOA

Aktoreak: Aiora Sedano, Juanjo Otero eta Aitor Fernandino

Zuzendaria: Pako Revueltas

Testua: Aitor Fernandino

Eszenografia eta atrezzoa diseinua: Atx Teatroa

Argiztapen diseinua: Javier Garcia (Kandela)

Soinu espazioa: Ruben G. Mateos

Euskerazko egokitzapena: Nerea Lorente Usabiaga

Kartelaren diseinua: Juli Cabanillas

Ekoizpena eta banaketa: Anodino Teatroa

Anodino Teatroa   |    677.24.14.14   |   657.72.45.52 | info@anodinoteatroa.com