Formatoa:
Antzerki arina edo mikroantzerkia. Espazio anitzetara moldagarria, bai areto batean edo
kalean antzezteko.
Iraupena
20 minutu
Hizkuntza
Euskera eta Gaztelania
Estrenaldia:
2015eko apirilean, P6ko Antzerki arina Jardunaldietan.
2015eko apirilean, Anodino Teatroak Amor Breve/Maita(k)ale Borroka aurkeztu zuen Pabellón 6ko Antzerki Arina III. Jardunaldietan. Antzezlanak harrera ezin hobea izan zuen, eta horren ondorioz hiru sari irabazi zituen: Alex Angulo Saria obra onenarentzat, Publikoaren saria eta Aktore onenaren saria.
Geroztik pieza hau Euskal Herriko leku askotan antzezteko aukera izan dugu, besteak beste Getxoko Antzerki Jardunaldietan, Elorrioko Musikaire Jaialdian edo UPV/EHUko Antzerki topaketetan.
2018an, Gipuzkoako Katapulta biran parte hartzeko aukeratuak izan gara.
GAIA
Kepa, gau erromantiko hartarako prest dago dagoeneko: jatetxea, lore sorta bikaina, kandelak… Noski, ez zuen espero egun horretan deitutako grebak gau hartako norabidea guztiz aldatuko zuenik. Neska hura perfektua zen; hala zirudien behintzat.
Indarkeriaz, maitasunez eta bestelako aldarrikapenez beteriko antzezlana.
ANTZEZLAN MOLDAGARRIA
Maita(k)ale Borroka espazio ezberdinetara antzezteko ekoiztua izan zen. Kalean estrenatu zen, kaleko eszenografia naturala erabiliaz eta kotxe baten laguntzarekin (Pabellón 6), baina pieza hau eszenarioetan antzeztu da (Deba), jauregi baten lorategian (Elorrio) edo liburutegi batean (Getxo)
Antzezlana moldagarria da beraz, eta publikoaren egiturara moldatzen gara, argiztapen ezberdinetara eta leku anitzetara.
1- HARREMAN ZUZENA PUBLIKOAREKIN
Maita(k)ale Borroka komunikazio zuzena bilatzen du ikuslegoarekin protagonisten erlazio zaratatsuaren lekuko da eta manifestazioan parte hartze aktiboa du, horrela hasten baita pieza hau.
NORTZUK GARA?
Ane Pikaza
Aktorea da, Arte Ederretan lizentziatua eta Arte Dramatikoko ikasketak burutu ditu. Kabia antzerki konpainiren kidea 2008tik Decir llubia y que llueva eta La noche árabe antzezlanetan parte hartu du. Hika Teatroa, Txalo produkzioak edo Xake Produkzioak taldeetan aktore bezela ibilitakoa da.
Aitor Fernandino
Arte Dramatikoan lizentziatu zen Getxoko Antzerki Eskolan 2002. urtea. Anodino Teatroa-ren kidea da 2015. urtetik eta beste konpainiekin aktore bezela egon da: Ados Teatroa (Decamerón) Deabru Beltzak (Les tambeurs de feu) Maskarada (Arkimedesen Printziopioa) Txalo (Pottola, Etxeko Saltsak)
Getari Etxegarai
Eskarmentu handiko aktore eta zuzendaria da. Tanttaka edo Vaiven taldeetan ibilitakoa aktore bezela, Tartean taldean zuzendari laguntzailea izan da Pankreas antzezlanean. Mami Lebrun eta Lur (Xake Produkzioak) antzezlaneko zuzendaria izan da
Mikel Fernandino
Arte Ederretan eta Antropologian lizentziatua da. Gilles de Rai literatur taldearen kidea testu anitzak egin ditu antzerkirako: Anodino Teatroa-ren Zerura Eroria edo Un pequeño paso para el hombre pieza arinaren idazlea izan da. 2016. urtean Café Bar Bilbao saria irabazi zuen.
FITXA ARTISTIKOA
Aktoreak: Ane Pikaza eta Aitor Fernandino
Zuzendaritza: Getari Etxegarai
Testua: Mikel Fernandino
Ekoizpena: Anodino Teatroa