Zerura

eroria

Zerura Eroria

GAIA

Zerbait al dago hil ostean?
Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera?
Bizitutakoaren arabera erabakiko al da norabidea?
Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea hildakoekin joan ahal izateko? Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak? Hildakoen bizipenak? Bizi penak? Hil penak?

Bizitzaldi ezgauza bezain zozo baten ondoren, Armando zeruan atseden hartzea besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira, eta ez zuen espero bere produkti- bitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik. Sartzerik izango al du?
Eta zuk, etxekolan guztiak eginda dituzu arimen mundura bidaiatzeko?

ZERURA ERORIA komedia zoroa da, ganberroa eta lotsabakoa. Barre algarakadak eragitea da lan honen funtsa, oinarria eta helburua.

Publikoaren konplizitatea bilatzen dugu Armandoren gorabeherak kontatzen dugun bitartean, hain zuzen ere klown eta buffoi teknikak erabili ditugu Zerura Eroria sortze-prozesuan. Eta horretarako teknika hauetan aditua den Pablo Ibarluzea zuzendari bezela izan dugu.

Mikel Fernandino-ren textu zoragarri batetik hasita, muntai-joku bat izango balitz bezela, zatitu, ordenatu, moztu, gehitu eta birmontatu egin genuen. Honetarako Iñaki Ziarrustaren laguntza paregabea izan genuen eta euskerazko moldaketaz gain bere ikutua eman zion. Azkenik Enriqueta Vega-ren jantzi diseinu zoroa eta itzela gehitu genion eta Javi Kandelaren argiztapena.

Espazio anitzetara moldatzen den ikuskizuna da, hau da, leku ertain eta handietara baina baita ere espazio txikietan egin daitekeen. Izan ere, aktoreen lanean oinarritzen den obra da eta eszenografia sinple bat lagungarri bihurtzen delarik.

Erritmo bizia ezarri diogu antzezlanari eta halaber pertsonai ezberdinen sartu-irteerak, eromen hau paregabea izan dadin.

Komedia freskoa eta burugabea sortzea izan zen ANODINO TEATROA taldearen helburuetariko bat.
Eta lortu dugula uste dugu
Baina ez dugu guk bakarrik esaten. Ikuslegoaren harrera eta kritikaren hitzek horrela diote

NOR GARA GU?

Florentino Badiola (Donostia 1974), 1999an hasi zen aktore lanetan, eta Pasaiako Interruptus konpainiarekin egin zituen lehenengo urratsak. Ander Lipus, Maite Agirre, Leo Bassi, Pep Vila eta Cesar Sarachu antzezleen eta Legaleón-T eta Oihulari Klown konpainien eskutik jaso zuen prestakuntza, besteak beste. Gerora, Oihulari Klown konpainian aritu zen aktore. KABIA antzerki laborategiaren sortzaileetakoa izan zen, eta Hortzmuga zein Atx konpainiekin ere lan egin du.

Aiora Sedano (Bilbao 1982), Arteperformatiboetan (Leeds Metropolitan University) eta Arte Dramatikoan (BAI) lizentziatua. Aristides Vargas, Chapitó eta Lavi e Belekin landu du bere prestakuntza, eta Idoia Zabaleta zein Odin Teatrorekin dantza. 2003tik hona hainbat konpainiarekin aritu da: Kukubiltxo, Hortzmuga, Zero Teatro, Glu-Glu, Markeliñe eta Eidabe, aipagarrienak. Sortzaile eta interprete da Aiora hainbat arlotan: antzerkia, dantza, musika… eta, baita, bideo-sorkuntzan ere. Plataforma Tiranteren sortzailee- takoa dugu.

Aitor Fernandino (Donostia 1980), Arte Dramatikoan lizentziatu zen Getxoko antzerki eskolan 2002. urtean, eta, harrezkero, etengabe ari da bere burua janzten eta prestatzen dela zinemagintza, testugintza zein clown ikasketak eginez. Antzerkigintzako diziplina desberdinetan sakontzeko aukera izan du lan egin duen konpainiekin: Ados Teatroa (Decamerón) , Deabru Beltzak (Les tambeurs de feu), Maskarada (Arkimedesen Printzipioa), Ta l o (Pottola) edo Pabellón 6ko Antzerki Laborategian (Godot).

Pablo Ibarluzea Garmilla (1980) Aktore, zuzendari eta pedagogo ospetsua da, ezaguna batez ere, antzerki fisikoan eta Klown teknikan. Mascara Neutra, Klown eta Mugimendu irakaslea izan da Pariseko l’École Philippe Gaulier. Honi buruz kurtso ezberdinak eman ditu herrialde ezberdinetan: Frantzia, Inglaterra, Irlanda, Noruega, Suecia, Brasil edo Argentina

Mikel Fernandino (Donostia 1984), Arte Ederretan eta Antropologian lizentziatua. Idazle bezain antzerkigile. Trino antzerki konpainiako kide izanik hainbat lan idatzi ditu, eta horien artean azpimarratzekoa da Amor breve en un acto vandálico. Lan horrekin sari ugari irabazi du, Alex Angulo saria, besteak beste. Colectivo literario Gilles de Rai taldearen sortzaileetakoa eta gidoilaria. Antes todo esto era campo literatur aldizkariaren sortzaile, argitaratzaile eta idazle ere bada.
La gravedad del asunto diskoa grabatu du Pezpsiquiatra musika taldeko kide eta konpo- sitore izanik.

PERTSONAIAK

KARONTE
“Ni Karonte naiz, Aqueronte ibaiko txalupa zaindaria eta nire ardura hildakoak azpimundura eramatea da txanpon baten truke”
Baina ezin, Karontek ez du aurkitzen Armandorentzat lekua Zeru/Infernuan.
Akats bat omen dago, Virgilioren lana beraz
ARMANDO
Bere behin behineko atsedenaldia besterik ez du nahi, baina konpondu gabeko arazoak konpondu beharko ditu lehendabizi. Bizitza zozo baten ondoren Armando zeru/infernura iritsi bait da:
Armando: Metastasia izan zen nere bizitzarEN momenturik hunkigarriena. Atera kontuak…
JAUNGOIKOA
Jaungoiko eroa, bipolarra eta usteldua.
Zera hondoratzen ari da eta ez da begira geratuko. Jaungoikoa da eta. Edo berak esaten duen bezela:
“Hamaika izen izan ditugu: Jauna, Arima, Buda, Ala, Hutsa, Telecincoko aurkezlea, energia, gidari-ariga, osoa, barneko nia, barruan daramagun ume hori… Abestiarena… “Gure aita zeruetan zeranaaaa…. Baina bai, Jaungoikoa naiz, hezur eta haragi!”
VIRGILIO
“Ongi etorri ta ongi heldua Aupa urte askotarako Ni neu Virgilio jauna naukazu eta hauxe purgatorio”
Purgatorioaren zaindaria, bertsolari sutsua. Armandori lagunduko dio bere konpondu gabeko kontuak argitzen bere bizitzatik bidai bat egiten.
BEATRIZ
Beatriz, Armandoren neska-ohia. Armando hil aurretik gauz garrantzitsu bat zuen esateko:
“Badakit zuretzat ez dela unerik errazena, baina ulertu behar duzu. Esaten dut sasoia dela beste batzuekin egoteko.”
Baina badirudi Armando ez zuela tutik ere ulertu.
JUANJOSE LUCIFER
Jaungoikoa infernua erosi zuen eta Juanjose Lucifer ezer gaber geratu zen:
“Infernua zen la ostia… baina jakoarekin hasi eta dena jun zen a la mierda…”
Orain Zeruko zerbitzari fidela da…
KALKUTAKO TERESA
AMA BIRJINA

KRITIKAK

“Egoerak eta solasaldiak bizitasun handiz gauzatu dira, aspertzeko inolako aukerarik eman gabe, eta absurduaren garapenean hainbat instituzioren gai- neko satira dibertigarriak agertu dira, ikusleon barre-algara ugariak lekuko. Ongi etorria izan dadila Anodino taldea eta ongi etorria bere freskotasuna, bien artean m o r e deskontrolatuaren pieza jarriko dutelako euskarazko ant- zerkiaren eraikuntzan.
Anodino Teatro deitzen da aurten munduratu den formazioa, eta interesga- rria izan daiteke beren lehen lan honen esku-programan dakarrena jakitea, bertan anodino izenondoaren definizioa agertzen baita: 1. Sustantzi bakoa, garrantzirik gabekoa; 2. Mina arindu edo kentzen duena. Hain zuzen ere, bi ezaugarri horiek ditu talde berriaren proposamen eszenikoak, eta beste batzuk ere bai, hala nola ikonoklasta, ganberroa eta konplexurik gabea izatea”
Agus Perez. Berria
“. . . (Zerura Eroria) Inteligentea eta bihurria izateaz gain, originaltasun handikoa iruditu zait obraren ikus- pegia. Atsedenik gabe egingo du barre zuzentasun politikorik eza maite duen ikusleak. Zalantzarik gabe, obra honen mailari eusten badio, Anodino Teatroa oso kon- tuan hartzekoa izango da.”
Jaime Valverde. Gara

Anodino Teatroa   |    677.24.14.14   |   657.72.45.52 | info@anodinoteatroa.com