Erbeste

Erbeste

FORMATUA:

Formatu txikiko ikuskizuna. Poltsiko antzerkia bezela egina,
beraz, espazio txikientzako aproposa da ERBESTE antzezlana.
Eszenatoki txikientzako eta oinarrizko argiztapena batekin egiteko ekoiztuta
izan da.

IRAUPENA:

50 minutu

HIZKUNTZA:

Euskera

ESTRENALDIA:

2018ko Otsailean

FITXA ARTISTIKOA:

AKTOREAK: GETARI ETXEGARAI – AITOR FERNANDINO

TESTUA: MIKEL FERNANDINO

MOLDAKETA ETA ZUZENKETAK: MAIA LIZAR

ARGAZKIAK: LEIRE LIZARRAGA

SAIHETS BATEN ALDARRIKAPENAK

Eva eta Adan. Jatorrizko gizakiak.
Historiak ez du beti denon alde jokatzen. Eta hau da, hain zuzen ere, Evaren susmoa. Beraz, Adan-ekin hitz egitea erabaki du eta mendez mende barruan gorde behar izan duen hori guztia askatuko du. Noski ez duela ezer Adan-en aurka; gizon trakets, zeharo matxista eta gustu txarrekoa izateaz gain, ez dio (ia) ezer txarrik desio.

Istorio honetan Eva eta Adanen istorioa kontatzen dugu baina Evaren ikuspegitik, izan ere, bidean hainbat gezur, gaizki-ulertze eta egi ustelak aurkituko ditugu eta orduan kontatu diguten Paradisua… Paradisua izaten jarraituko du?

Komedia gazi-goxo honetaz baliatzen gara gaur egun mantentzen diren emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak salatzeko. Matxismoaren sustraia bilatzen historioaren hasierara joan gara eta hantxe aurkitu dugu Adanen paradisua eta Evaren infernua.

ERBESTE, Poltsiko Antzerkia Sariaren 2017ko edizioaren irabazleak izan dira.

NORTZUK GARA?

GETARI ETXEGARAI (Donostia, 1981)

Hamazazpi urterkin hasi zen antzerkian lanean. Antzerkian, telebistan zein zinean lan egin izan du, zuzendari ezberdinekin; Fernando Bernués, Mireia Gabilondo, Patxo Telleria edo Ramón Barea besteak beste. Eta hainbat konpainia eta produktoretan: Tanttaka, Vaiven, Pabellón 6, Pausoka edo Globomedia.

2001. urtean Actriz Revelación saria jaso zuen Euskal Aktoreen Batasunetik .

Azken bolodan zuzendari lanetan ibili da arrakasta haundiarekin, Mami Lebrun izan delarik bere azkeneko lana

AITOR FERNANDINO (Lasarte, 1980)

Getxoko Antzerki Eskolan ikasi eta gero aktore bezela lan egin du talde desberdinetan. Hala nola, Ados Teatroa-ren Decameron, Txalo-ren Pottola; Deabru Beltzak Les tambeurs de Feu edo Maskarada-ren Arkimedesen Printzipioa. Anodino Teatroa-ren sortzaile eta aktorea berelehenengo ikuskizunean, Zerura Eroria.

2014an Cía Tornado-ren GODOT antzezlanean parte hartzen du, Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapenean.

2015. urtean aktore onenaren saria irabazi zuen Pabellón 6ko Antzerki Arinako Jardunaldietan Amor Breve lanarekin.

MIKEL FERNANDINO (1984, Donostia)

antzerkigile, antropologoa eta musikaria da. 2015 ean Zerura eroria antzezlana aurkeztu zuen Anodino Teatroa-rekin. Antzerkigile bezala hainbat sari jaso ditu, hala nola, Pabellón 6 eko ‘Alex Angulo’ eta ‘Publikoaren saria’ (Amor breve 2015), ‘Kafe Bar Bilbao-Tartean teatroa’ saria (Un pequeño paso para el hombre 2016ean) eta Donostiako Poltsiko Antzerkiko 1. saria (Erbeste 2017). Bere lan berrian murgilduta dago El precio de las cosas, Donostia Kultur Hiriburuaren ‘Antzergintza berriak’ 2017ko edizioan aukeratua izan delarik.

Anodino Teatroa   |    677.24.14.14   |   657.72.45.52 | info@anodinoteatroa.com