Kartelean

Kartelean

Diamante Gordina

ZER DA DIAMANTE GORDINA?

Nahikoa al da barkamena eskatzea 0-tik hasteko? Diamante Gordina-k benetako aldaketa behar dela planteatzen du barkamenak keinu huts bat izan ez dadin.

Euka, garai bateko Mikelen gelakidea, Diamante bilakatu da: mundu osoan famatua den artista bikaina, baina betiko pertsona mesprezagarria izaten jarraitzen duena. Bien arteko iragana gogoratzean, garai bateko portaerek horretan jarraitzen dutela ikusiko dugu; orain, ordea, harreman profesionala dute, eta horrek dena aldatzen du.

Diamante Gordina komedia arina eta sakona da.

Komedia garratza eta gozagarria.

● FORMATUA: Mikro-antzerkia
● HIZKUNTZA: Euskara
● IRAUPENA: 20 minutu
● PUBLIKOA: Gazte-heldua
● ESTREINALDIA:

Apirilak 24, 25 eta 26an Bilboko Pabellón Nº6 Arte eszenikoak Antzerki Arineko
XXIII. Jardunaldietan

SINOPSIA
Diamante abeslaria prest eta ikusleak zain daudela, erregidorearen seinalearen zain egotea besterik ez dago ikuskizuna hasteko. Baina gelditu beharra dago! arazo tekniko batengatik. .. eta konpondu gabeko gaztaroko trauma bat.

BEHARRIZAN TEKNIKOAK 

  • Gutxieneko eszenatokia: 3 x 3 metrokoa
  • Gutxieneko argiztapena
  • Bluetooth- edo pen-drive bat onartzen duen soinu- ekipamendua, ahal bada.

ANODINO TEATROA
Mina kentzen edo arintzen duena

Anodino Teatroa 2014. urtean sortu zen bi ardatz nagusirekin: Komediak egitea eta euskara izatea antzezlan guztien hizkuntza. Geroztik lan ugari egin ditugu formato ugarietan.

Orain Diamante Gordina mikro antzerkia eszenaratuko dugu, taldearen izpiritua jarraituz, garratza bihurtzen den komedia ero honekin.

Gure ardatzeetan, antzerkia edozein espazioetara eramateko nahia. Beharrizan tekniko bezela: antzezleek haien lana egiteko espazio bat, gutxieneko argiztapena eta ezinbestekoa, publikoa.

Zuzendaritza

Getari Etxegarai

Aktoreak

Aiora Sedano

Aitor Fernandino

Testua

Aitor Fernandino

Kartelaren diseinua

Juli Cabanillas

Ekoizpena eta banaketa

Anodino Teatroa (anodinoteatroa.com)

Tlf: 677 24 14 14 / 657 72 45 52

Anodino Teatroa   |    677.24.14.14   |   657.72.45.52 | info@anodinoteatroa.com