ZERURA ERORIA

SINOPSIA

Zerbait al dago hil ostean?
Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera?
Bizitutakoaren arabera erabakiko al da norabidea?
Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea hldakoekin joan ahal izateko?
Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak?
Hildakoen bizipenak?
Bizi penak? Hil penak?

Bizitzaldi ezgauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartu besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira, eta ez zuen espero bere produktibitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik. Orain lurrera itzuli beharko du, bizitzan egin ez zuena egiteko. Sartzerik izango al du?

ZERURA ERORIA

Komedia zoroa da, ganberroa eta lotsabakoa. Barre algarakadak eragitea da lan honen funtsa, oinarria eta helburua.

Publikoaren konplizitatea bilatzen dugu Armandoren gorabeherak kontatzen dugun bitartean, hain zuzen ere klown eta buffoi teknikak erabili ditugu Zerura Eroria sortze-prozesuan. Eta horretarako teknika hauetan aditua den Pablo Ibarluzea zuzendari bezela izan dugu.

Mikel Fernandino-ren textu zoragarri batetik hasita, muntai-joku bat izango balitz bezela, zatitu, ordenatu, moztu, gehitu eta birmontatu egin genuen. Honetarako Iñaki Ziarrustaren laguntza paregabea izan genuen eta euskerazko moldaketaz gain bere ikutua eman zion. Azkenik Enriqueta Vega-ren jantzi diseinu zoroa eta itzela gehitu genion eta Javi Kandelaren argiztapena.

Espazio anitzetara moldatzen den ikuskizuna da, hau da, leku ertain eta handietara baina baita ere espazio txikietan egin daitekeen. Izan ere, aktoreen lanean oinarritzen den obra da eta eszenografia sinple bat lagungarri bihurtzen delarik.

Erritmo bizia ezarri diogu antzezlanari eta halaber pertsonai ezberdinen sartu-irteerak, eromen hau paregabea izan dadin.

Komedia freskoa eta burugabea sortzea izan zen ANODINO TEATROA taldearen helburuetariko bat.
Eta lortu dugula uste dugu
Baina ez dugu guk bakarrik esaten. Ikuslegoaren harrera eta kritikaren hitzek horrela diote.

ZERU/INFERNUKO PERTSONAIAK

KARONTE

“Ni Karonte naiz, Aqueronte ibaiko
txalupa zaindaria eta nire ardura hildakoak
azpimundura eramatea da txanpon baten truke”

Baina ezin, Karontek ez du aurkitzen Armandorentzat lekua Zeru/Infernuan. Akats bat omen dago, Virgilioren lana beraz.

ARMANDO

Bere behin behineko atsedenaldia besterik ez du nahi, baina konpondu gabeko arazoak konpondu beharko ditu lehendabizi.

Bizitza zozo baten ondoren Armando zeru/infernura iritsi bait da:
Armando: Metastasia izan zen nere bizitzaren momenturik hunkigarriena. Atera kontuak…

JAUNGOIKOA

Jaungoiko eroa, bipolarra eta usteldua. Zerua hondoratzen ari da eta ez da begira geratuko. Jaungoikoa da eta. Edo berak esaten duen bezela:

“Hamaika izen izan ditugu: Jauna, Arima, Buda, Ala, Hutsa, Telecincoko aurkezlea, energia, gidari-ariga, osoa, barneko nia, barruan daramagun ume hori… Abestiarena… “Gure aita zeruetan zeranaaaa… Baina bai, Jaungoikoa naiz, hezur eta haragi!”

VIRGILIO

“Ongi etorri ta ongi heldua
Aupa urte askotarako
Ni neu Virgilio jauna naukazu
eta hauxe purgatorio”

Purgatorioaren zaindaria, bertsolari sutsua. Armandori lagunduko dio bere konpondu gabeko kontuak argitzen bere bizitzatik bidai bat egiten.

BEATRIZ

Beatriz, Armandoren neska-ohia.
Armando hil aurretik gauz garrantzitsu bat zuen esateko:
“ Badakit zuretzat ez dela unerik errazena, baina ulertu behar duzu. Esaten dut sasoia dela beste batzuekin egoteko.”
Baina badirudi Armando ez zuela tutik ere ulertu.

JUANJOSE LUCIFER

Jaungoikoa infernua erosi zuen eta Juanjose Lucifer ezer gaber geratu zen:
“Infernua zen la ostia… baina jakoarekin hasi eta dena jun zen a la mierda…”
Orain Zeruko zerbitzari fidela da…

JASOTAKO KRITIKA BATZUK…

…Egoerak eta solasaldiak bizitasun handiz gauzatu dira, aspertzeko inolako aukerarik eman gabe, eta absurduaren garapenean hainbat instituzioren gaineko satira dibertigarriak agertu dira, ikusleon barre-algara ugariak lekuko. Ongi etorria izan dadila Anodino taldea eta ongi etorria bere freskotasuna, bien artean umore deskontrolatuaren pieza jarriko dutelako euskarazko antzerkiaren eraikuntzan.
Anodino Teatroa deitzen da aurten munduratu den formazioa, eta interesgarria izan daiteke beren lehen lan honen esku-programan dakarrena jakitea, bertan anodino izenondoaren definizioa agertzen baita: 1. Sustantzi bakoa, garrantzirik gabekoa; 2. Mina arindu edo kentzen duena. Hain zuzen ere, bi ezaugarri horiek ditu talde berriaren proposamen eszenikoak, eta beste batzuk ere bai, hala nola ikonoklasta, ganberroa eta konplexurik gabea irate.

Agus Perez. Berria.

… (Zerura Eroria) Inteligentea eta bihurria izateaz gain, originaltasun handikoa iruditu zait obraren ikuspegia. Atsedenik gabe egingo du barre zuzentasun politikorik eza maite duen ikusleak. Zalantzarik gabe, obra honen mailari eusten badio, Anodino Teatroa oso kontuan hartzekoa izango da.

Jaime Valverde. Gara.

FITXA ARTISTIKOA

Aktoreak

Florentino Badiola
Aiora Sedano
Aitor Fernandino

Testua

Mikel Fernandino

Zuzendaritza

Pablo Ibarluzea

Euskerara itzulpena

Iñaki Ziarrusta

Jantziak

Enriqueta Vega

Kartelaren diseinua

Esti Valiño

Ekoizpena eta banaketa

Anodino Teatroa