ANODINO. DEFINIZIOA

1. Suntantzibakoa, garrantzirik gabekoa.

2. Mina arindu edo kentzen duena

Bigarren definizioa abiapuntutzat hartuta, Aitor Fernandino, Aiora Sedano eta Florentino Badiola, aktore eta sortzaileek, hainbat urteetan konpainia ezberdinetan lan egin eta gero, beraien bideak elkartu dituzte Anodino Teatroa sortzeko.

Umorezko antzerkia egitea da gure asmoa, baina antzerki lotsagabea, konplexurik gabekoa eta freskua. Barregurea eragitea aktoreen lanean oinarrituta, egoera ezberdinak aztertzea, aukera guztiak aske utziaz.

Horrela sortu genuen gure lehenengo ikuskizuna, ZERURA ERORIA, 2016ko otsailean estrenatuta, eta Euskal Herriko jaialdi garrantzitsuenetan izan gara: Leioako Maratila, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak, Jauzi Antzerki Jaialdia, Zurrunbilo etabar. Ikuskizuna bidea jarraitzen du oraindik eta bizitza luze opa diogu.

ERBESTE gure bigarren ikuskizuna da, Donostiako Poltsiko Saria irabazi eta gero, 2017ko otsailean estrenatuko da. Komedia eta aldarrikapenaren artean kokatuta, Eva eta Adanen arteko eztaibaida arina eta garratza biziko dugu, umorez josia baina zapore gazi-gozoa utziko digun istorio batekin.

NORTZUK GARA?

Florentino Badiola (Donostia 1974). 1999an hasi zen aktore lanetan, eta Pasaiako Interruptus konpainiarekin egin zituen lehenengo urratsak. Ander Lipus, Maite Agirre, Leo Bassi, Pep Vila eta Cesar Sarachu antzezleen eta Legaleón-T eta Oihulari Klown konpainien eskutik jaso zuen prestakuntza, besteak beste. Gerora, Oihulari Klown konpainian aritu zen aktore. KABIA antzerki laborategiaren sortzaileetakoa izan zen, eta Hortzmuga zein Atx konpainiekin ere lan egin du.                                                                                                                                                                                              .

Aiora Sedano (Bilbao 1982), Arte performatiboetan (Leeds Metropolitan University) eta Arte Dramatikoan (BAI) lizentziatua. Aristides Vargas, Chapitó eta Lavi e Belekin landu du bere prestakuntza, eta Idoia Zabaleta zein Odin Teatrorekin dantza. 2003tik hona hainbat konpainiarekin aritu da: Kukubiltxo, Hortzmuga, Zero Teatro, Glu-Glu, Markeliñe eta Eidabe, aipagarrienak. Sortzaile eta interprete da Aiora hainbat arlotan: antzerkia, dantza, musika… eta, baita, bideo-sorkuntzan ere. Plataforma Tiranteren sortzaileetakoa dugu.

Aitor Fernandino   (Donostia 1980), Arte Dramatikoan lizentziatu zen Getxoko antzerki eskolan 2002. urtean, eta, harrezkero, etengabe ari da bere burua janzten eta prestatzen dela zinemagintza, testugintza zein clown ikasketak eginez. Antzerkigintzako diziplina desberdinetan sakontzeko aukera izan du lan egin duen konpainiekin: Ados Teatroa (Decamerón), Deabru Beltzak (Les tambeurs de feu), Maskarada (Arkimedesen Printzipioa), Txalo (Pottola) edo Pabellón 6ko Antzerki Laborategian (Godot).